Lagun bat hil da gaur Zornotzan (Bizkaia), trenak harrapatuta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako xehetasunen arabera, trenak trenbide pasagunean harrapatu du gizonezkoa, eta hil egin da.
Antzeko heriotza bat izan zen urriaren 12an Anoetan (Gipuzkoa), Renferen geltokian. 18 urteko gazte bat hil zen ordu hartan, trenbidea zeharkatzen ari zela. Ikerketen lehen zantzuen arabera, ez zen ohartu trena bazetorrela, eta horregatik harrapatu zuen.