33 urteko gizon bat hil da bart gauean AP-68 errepidean, Amurrio parean (Araba), trafiko istripu batean. Autoa bidetik atera da. 26,5 kilometroan izan da ezbeharra, Bilborako noranzkoan, 21:47an.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin gidariaren suspertzeko; bertan baieztatu dute gizonaren heriotza.
Ertzaintzaren Arabako Trafiko Unitateak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak aztertzeko.