Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo goizean 41 urteko gizonezko bat hil zen Mañariko (Bizkaia) Mugarra mendiko sakanetik erorita. 10:40an jaso zuten abisua, eta Ertzaintzaren helikoptero bat joan zen gizona erori zen tokira. Azaldu dute zaila zela leku horretara iristea, eta, bertan suspertzen saiatu ziren arren, helikopteroan eraman zuten Ertzaintzak Iurretan dituen instalazioetara. Mediku batek artatu zuen gizonezkoa bertan, baina biktimaren heriotza baieztatu besterik ez zuen egin ahal izan.
Gizon bat hil da Mugarrako sakanetik erorita
Helikopteroan eraman zuten Ertzaintzaren Iurretako instalazioetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu