32 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean Lantziegon (Araba), A-124 errepidean izandako istripu batean. Bi autok eta furgoneta batek elkar jo dute 15:30 aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez. Gizona hil egin da, eta lau lagun zauritu dira. Logroñoko (Errioxa, Espainia) ospitale batera eraman dituzte. Ez dute zehaztu haien zaurien larritasuna.
Errepidea guztiz moztu dute istripuan zauritutakoei laguntzeko. 18:00etan zabaldu dute.