Gizon bat hil da Iruñean, etxeak su hartu eta gero

Bi emakume ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

nerea intxausti
2024ko maiatzaren 13a
12:30
Entzun

Iruñeko Santa Lucia kaleko etxebizitza batek su hartu zuen atzo goizaldean, Buztintxuri auzoan, eta 42 urteko gizon bat hil zen. 19 eta 27 urteko bi emakume zeuden etxe berean, eta intoxikatu egin ziren kea arnastu zutelako; ospitaleratu egin behar izan zituzten Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. 

Espainiako Poliziaren arabera, sutea goizaldeko 00:30 aldera piztu zen. Bizilagun batek eman zuen abisua, eta bertara joan ziren suhiltzaileak, mediku talde bat eta bi anbulantzia. Suhiltzaileak sua itzaltzen aritu ziren bitartean, osasun zerbitzuak denbora luzez aritu ziren biktimari bihotz-biriketako bizkortzerako maniobrak egiten. Ezin izan zuten gizona suspertu, eta gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman zuten autopsia egiteko. 

Foruzaingoa sutearen arrazoiak eta gizonaren heriotza ikertzen ari da. Lehen zantzuen arabera, hildakoaren logelan piztu zen sutea, baina oraindik ez dakite zerk eragin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.