Ezbeharra

Gizon bat hil da goizean A-8 autobidean, Bilbon

Istripu baten ondoren autotik jaitsi eta beste auto batek harrapatu du. Auto ilara luzeak izan dira ia lau orduz. 

2011ko ekainaren 1a
19:11
Entzun

Gaur goizean A-8 autobidean Bilbon Sabino Arana kaleko irteera parean izan den istripuan gizon bat hil da. Espainiarako norabidean izan da ezbeharra, eta beste bi pertsona zauritu. Azken bi horiek Gurutzetako eta Basurtoko ospitaleetara eraman dituzte.

Hildakoa Bilboko udaltzain bat da, 49 urtekoa —Emilio Diego Garcia—. Gaueko lana egin ostean etxera bidean zihoan.

06:00ak inguruan izan da ezbeharra eta horren ondorioz bi erraileetako bi moztuta geratu dira ia lau orduz; Malmasingo tunelera arteko auto ilarak sortu dira. Ertzaintzak Txorierriko autobidea erabiltzea gomendatu du. Gainera, Gipuzkoarako norabidean zihoazen autoak ere moteltzen ari zirelako, norabide horretan ere auto pilaketak izan dira.

Itxura denez, bi autok talka egin dute. Gidariak autoetatik jaitsi dira, eta une horretan beste auto batek harrapatu ditu. Horren ondorioz, bietako bat hil da eta bestea zauritu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.