Gizon bat hil zen atzo gauean BI-635 errepidean, Muxikan (Bizkaia), ibilgailu batek harrapatuta. Ertzaintzak autoaren gidaria atxilotu du gaur. Ezbeharra 21:30ean gertatu zen: oinezkoa Zugastieta auzoko tren geltokiaren inguruan zegoen, eta, autoak harrapatu ostean, gidariak ihes egin zuen, biktimari lagundu gabe.
Osasun larrialdietako zerbitzuek gizonaren heriotza egiaztatu baino ezin izan zuten egin istripua gertatu zen tokira iritsi zirenean. Ertzaintzak atxilotu duenean, gidariak aitortu egin du gertatutakoa. Sorosteko eginbeharra ez betetzeagatik atxilotu dute, istripua eragin zuen lekutik ihes egitearren. 32 urteko gizon bat da atxilotua.