Herritar batek gizon baten gorpua aurkitu du Azpeitiko (Gipuzkoa) Xoxote mendira bidean, gaur goizean. Urreta baserriaren inguruan topatu du, eta 09:30 aldera eman du abisua, Guka komunikabidearen arabera. Ertzaintzak uste du osasun arazoren batengatik hil dela, ez baitu istripu edo indarkeria zantzurik, baina autopsiak zehaztuko du zergatik hil den.
Larrialdi zerbitzuak, ertzainak eta udaltzainak joan dira hilotza agertu den lekura.