Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Santurtzin (Bizkaia), emakumezko bat bortxatzen saiatu delakoan. Ertzainen arabera, gainera, bi aldiz ahalegindu da horretan, eta beste behin sexu gehiegikeriak eragin zizkion.
Lehendabiziko bortxatze saioa urriaren 6an egin zuen, Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez. Biktima herri hartako Reina Victoria pasealekuan zegoen eta gizonezkoak sexu harremanak izateko "gonbitea" egin zion. Emakumezkoaren ezezkoaren ondotik, gizonezkoak iletik eta besotik heldu zion eta bortxatzen saiatu zen. Biktimaren koinata ondoan zen eta honek lagundu zion hari. Gurutzetako erietxera eraman zuten emakumezkoa, lepoan eta besoak kolpeak zituela. Dena dela, ez zuen ustezko erasotzailearen aurka parte sartu.
Bigarren ahalegina atzo gertatu zen, 19:30ean, Peñota tren geltokitik gertu, Ertzaintzak dioenez. Honen arabera, gizonezkoak banku batean etzan zuen. Atzo ere koinatak lagundu zion emakumezkoari, eta atzo bai, hau Ertzaintzari joan zen gertaera salatzera. Handik gutxira atzeman zuten gizonezkoa, etxean.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, emakume bat bortxatzen saiatu dela egotzita
Ertzaintzaren arabera, bi bider ahalegindu da horretan: urriaren 6an eta atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu