Gizon bat atxilotu dute Oñatin, bost laguni labanaz eraso egitea egotzita

32 urteko gizonezkoak ustez arma zuriz eraso die beste pertsona batzuei, liskar batean. Zaurituak ospitalera eraman dituzte.

2025eko urtarrilaren 1a
15:38
Entzun

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean Oñatin (Gipuzkoa), bost pertsonari labanaz eraso egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 06:15ean liskar bat izan da Oñatiko ostalaritza lokal baten kanpoaldean. Lekukoen arabera, hainbat lagun eztabaidatzen hasi dira, eta, ondoren, elkarren artean borrokan hasi dira. Liskarrean, bost pertsona zauritu dira arma zuriz, eta Arrasateko Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte. Horietako bati ebakuntza egin behar izan diote.

Ustezko erasotzaileari arma kentzea lortu dute bertan zeuden beste batzuek, eta ondoren ihes egin du, baina Ertzaintzak atxilotu egin du gero. Lesio delitu bat egotzi diote ustezko erasotzaileari. 32 urteko gizonezkoa da atxilotutakoa. Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.