Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita

Ertzaintzaren arabera, hamabi lagun zeramatzan Frantziatik Portugalera.

Ertzain bat, AP-8 autobidearen Irungo ordainlekuaren inguruan, uztailean. JUAN HERRERO / EFE
Ertzain bat, AP-8 autobidearen Irungo ordainlekuaren inguruan, uztailean. JUAN HERRERO / EFE
jakes goikoetxea
2024ko abuztuaren 26a
17:00
Entzun

Alderrai zebilen furgoneta bat ikusi du Ertzaintzak gaur goizaldean A-8 autobidean, Oiartzunen (Gipuzkoa). Furgoneta geldiarazi egin dute. Gidaria eta hamabi lagun zihoazen barruan. Identifikatu egin dituzte: guztiak ziren atzerritarrak, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, legez kanpo bidaiatzen ari ziren Frantziatik Portugalera. Gidaria, 34 urteko gizona, atxilotu egin dute. Pertsonen legez kanpoko trafiko delituak egotzi dizkiote.

Bidaiariek Ertzaintzari esan diotenez, 300 eta 600 euro bitartean ordaindu dituzte Frantzia eta Portugal arteko bidaia egiteko.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.