20 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostiralean Iruñeko Udaltzaingoak, zazpi sexu eraso egin izana egotzita. Hurrengo egunean jarri zuten epailearen eskuetan. Joan den urrian jarri zuen emakume batek haren kontrako lehen salaketa sexu ukituak egiteagatik, eta, egun arte, beste seik ere udaltzainetara jo dute antzeko salaketak jartzera. Horien arabera, bizikletaz zihoan gizon batek ukituak egin zizkien. Beste bi txosten ere baditu Udaltzaingoak, zeinetan emakumeek dioten bizikletaz zihoan gizon batek iruzkin zatarrak egin zizkiela.
Horiek horrela, Udaltzaingoak bi kontrol jarri zituen gizon hori gehienbat ibiltzen zen lekuetan, Iturrama eta Lezkairu auzoetan. Iturramakoan zen udaltzain batek gizon harekin egin zuen topo ostiralean, eta haren atzetik ibili behar izan zuen atxilotzea lortu arte. Unibertsitateko kalean atxilotu zuten.
El pasado viernes @PamplonaIrunaPM detuvo a un joven de 20 años como presunto autor de 7 agresiones sexuales.
— Policia Municipal Udaltzaingoa 092 (@PamplonaIrunaPM) February 13, 2023
Agentes de la Brigada de Policía Judicial lo localizaron en el barrio de Iturrama y tras una persecución fue detenido en la Carretera Universidad.https://t.co/DYoS7zkhSEpic.twitter.com/9wlRizQ0dX