Gizon bat atxilotu dute Iruñean, indarkeria matxistagatik

Iturrama auzoko etxebizitza batean atxilotu dute 50 urteko gizona, haren emazteak Udaltzaingoari deitu ostean.

Udaltzainak Iruñean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA/FOKU
Udaltzainak Iruñean, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA/FOKU
Ion Orzaiz.
2025eko otsailaren 6a
10:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko Udaltzaingoak 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuen bart gauean, emazteari eraso egitea leporatuta. Emakumeak berak eman zuen abisua, Udaltzaingora dei eginda. Salatu zuen eztabaida izan zutela, eta gizonezkoak eraso egin ziola.

23:00etan atxilotu zuten gizonezkoa, bikotearen etxebizitzan bertan, Iturrama auzoan. Udaltzainek deklarazioa hartu zieten bai ustezko erasotzaileari bai emakumeari, eta gizonezkoa atxilo eraman zuten. «Familia barruko tratu txar delitu bat» leporatzen diote, indarkeria matxista larrigarritzat hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.