Gizon bat atxilotu dute Iruñean, indarkeria matxista egotzita

Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizona bikotekide ohiaren etxean sartu, eraso egin, eta ume bat eramaten saiatu da.

Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat, iaz. IÑIGO URIZ / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat, iaz. IÑIGO URIZ / FOKU
2024ko abuztuaren 19a
15:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Foruzaingoak gizon bat atxilotu du asteburuan Iruñean, bikotekide ohiaren etxean sartu, hari eraso egin, eta ume bat eramaten saiatzea egotzita. Jakinarazi dutenez, osasun zentro batean artatu behar izan dute emakumea, besoan zauriak zituelako.

Emakumea Foruzaingoarekin hitz egiten ari zen bitartean, gizonak sakelakoa kendu zion, eta, eraso egin ondoren, elkarrizketa eta argazkiak begiratu. Bizilekua bortxatzea, tratu txarrak ematea, indarkeriaz lapurtzea eta sekretuak ezagutaraztea egotzi diote atxilotuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.