Gizon bat atxilotu dute Iruñean, eraso homofobo bat egiteagatik

Diskoteka batean egin zion eraso gizon bati. Atxilotuak Foruzaingoari jakinarazi dio «homosexuala izateagatik» egin ziola eraso.

Foruzaingoaren egoitza bat, Iruñean. JESUS DIGES / EFE
Foruzaingoaren egoitza bat, Iruñean. JESUS DIGES / EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2025eko urtarrilaren 24a
16:05
Entzun

Foruzaingoak 24 urteko mutil bat atxilotu du Iruñean, eraso homofobo bat egiteagatik. Izan ere, atzo gauean Abejeras kaleko diskoteka batean atxilotuak jo egin zuen beste gizon bat, eta aurpegia zauritu zion —osasun zentrora eraman zuten zauritua—. Atxilotu zutenean, Foruzaingoari jakinarazi zion «homosexuala izateagatik» egin ziola eraso.

Gorroto delitua eta kalteak egin izana egozten diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.