Gizon bat atxilotu dute Iruñean, beste bati sexu eraso bat egitea egotzita

Biktimak salatu zuen erasotzaileak ukituak egin zizkiola autobus geltokiko komunetan.

Iruñeko autobus geltokia, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Iruñeko autobus geltokia, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
jakes goikoetxea
2025eko martxoaren 4a
16:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko Udaltzaingoak 62 urteko gizon bat atxilotu du, 29 urteko beste bati sexu eraso bat egitea egotzita. Udaltzaingoak zehaztu duenez, 29 urteko gizonak salatu zuen besteak ukituak egin zizkiola autobusen geltokiko komunetan, urtarrilaren 6an, 14:20an.

Poliziak autobusen geltokiko kamerek grabatutako irudiak aztertu zituen, eta lekukoei ere galdetu zien, erasotzailea identifikatzeko asmoz. Identifikatu zuten, eta Udaltzaingoaren bulegoetara joateko esan zioten. Gizona herenegun joan zen, eta bertan atxilotu zuten. Udaltzainek epailearen esku utzi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.