Gizon bat atxilotu dute Iruñean, beste bat labanaz hiltzea leporatuta

Donibane auzoan gertatu da hilketa, gauerdi aldera.

Iruñeko Donibane auzoko Irantzuko Monasterioaren kalea
Iruñeko Donibane auzoko Irantzuko Monasterioaren kalean gertatu da hilketa, gauerdi aldera.
Edu Lartzanguren.
2024ko uztailaren 2a
07:50
Entzun

Hilketa bat gertatu da bart Iruñeko Donibane auzoan. 00:30 aldera, Irantzuko Monasterioaren kaleko 10. atariko etxe batean sartu dira udaltzainak. Han, 71 urteko gizonezko bat topatu dute. Labanaz egindako zauriak zituen, eta larrialdi zerbitzuetako langileek baieztatu dute hilda zegoela.

Hantxe bertan aurkitu dute beste gizonezko bat, eta atxilotu egin dute, hilketa leporatuta. Hainbat hedabideren arabera, atxilotuak berak deitu zion Poliziari.

Hildakoaren gorpua autopsia egitera eraman dute Nafarroako Auzi Medikuntzako Institutura.

Bi zauritu larri Buñuelen

Bi gizon Tuterako Reina Sofia ospitalean (Nafarroa) daude larri zaurituta, elkarri emandako sastakadek eragindako zauriengatik. Liskarra atzo gertatu zen, Buñuelen, 17:15 inguruan, Guardia Zibilak informatu duenez. Gizonetako batek 32 ditu, eta besteak 38. Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan artatu zituzten.

Poliziak liskarrean erabilitako laban bat aurkitu zuen inguruan, eta ikerketa bat hasi du gertatutakoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.