Gizon bat atxilotu dute Gasteizen haur pornografiako 140.000 artxibo inguru gorde eta zabaltzeagatik

46 urteko gizonezkoaren etxera sartu da Polizia, eta haren ordenagailuan topatu ditu eduki pedofiloak. Duela bost hilabete abiatu zuten ikerketa.

Haur pornografiaren kontrako operazio bat, artxiboko irudi batean. EFE
Haur pornografiaren kontrako operazio bat, artxiboko irudi batean. EFE
edurne begiristain
2024ko azaroaren 14a
13:39
Entzun

Espainiako Poliziak 46 urteko gizon bat atxilotu du gaur Gasteizen, haur pornografia edukitzea eta zabaltzea leporatuta. Poliziak susmatzen zuen gizonak haur pornografiako edukiak zabaltzen zituela Internet bidez, eta, epailearen agindua lortu ondoren, haren etxera sartu dira. Zehazki, haur pornografiako 140.000 artxibo inguru topatu dizkiote.

Gasteizko Laugarren Instrukzio epaitegiak zuzendu du gaurko operazioa. Aurrez, poliziaren ziberdelinkuentzia unitateak detektatua zuen, hain zuzen, eduki pedofiloak deskargatu eta zabaltzen zituztela etxebizitza horretatik. Duela bost hilabete hasi zuen Poliziak ikerketa. Gisa horretako edukiak sarean atzemateko, edukiak trukatzeko peer to peer sareak arakatzen dituzte, eta hala aurkitu zuten haur pornografiako edukiak zituen Gasteizko IParen helbidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.