Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, udaltzainek 57 urteko gizon bat atxilotu zuten ostegun iluntzean, emazteari eraso egin izana egotzita.
Udaltzainek biktimaren dei bat jaso zuten, eta bikotearen etxebizitzara jo zuten. Han, gizona, emakumea eta haien seme adingabea aurkitu zituzten. Emakumeak zauriak zituen esku batean.
Denak galdekatu zituzten, eta, jasotako lekukotasunetan oin hartuta, gizona atxilo eraman zuten.