56 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizko Udaltzaingoak, bikotekide ohiari sexu erasoa egitea eta indarkeriaz lapurreta egitea egotzita. Udaltzaingoak erran duenez, atzo 17:00ak aldera gertatu zen erasoa: herritar batek Judimendi auzoan zebilen patruila bati erran zion bi pertsona borrokan ari zirela sakelako telefono batengatik, eta Polizia hara joan zen.
Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, emaztekiarekin eta atxilotuarekin solastatuz jakin zuten gizonak dirua eta sakelako telefonoa kendu zizkiola emakumeari, eta, gainera, lurrera bota zuela. Emakumeak zauriak zituen, eta sexu eraso bat jasan zuela erran zion Poliziari. Azkenean, gizona atxilotu zuten, sexu erasoa egitea, lesioak eta kalteak eragitea eta indarkeriaz lapurreta egitea egotzita.