Gasteizko Udaltzaingoak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekideari tratu txarrak egitea egotzita. Bart goizaldean gertatu zen erasoa, Gasteizko Koroatzearen kalean. Erasoaren lekuko izan zen gizonezko batek erasotzailea atxiki zuen Polizia iritsi arte. Bertaratutako udaltzainek biktimarekin hitz egin zuten, eta, testigantza jaso ondoren, gizonezkoa atxilotu zuten, indarkeria matxista leporatuta.
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita
Kalean izan zen erasoa. Lekuko batek erasotzailea atxiki zuen udaltzainak iritsi arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu