Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du gizona hura identifikatzera joan zen ertzain bati eraso egiten saiatu zela labana batekin.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko martxoaren 17a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du gizona hura identifikatzera joan zen ertzain bati eraso egiten saiatu zela labana batekin.

Gizona Zaramaga auzoko taberna batean atxilotu zuten, atzo arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Iturri horren arabera, Ertzaintzak abisu bat jaso zuen erranez gizon batek emakume bati eraso ziola; bertara iritsi zirenean, gizona identifikatzera joan eta hark labana batekin eraso egin zien, Segurtasun Sailaren arabera. Azkenean atxilotu egin zuten, eta epailearen esku utzi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.