Gasteizko Udaltzaingoak 67 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea egotzita; autobusean egin zion eraso, semea ere aurrean zegoela.
Udaltzaingoak azaldu duenez, atzo gertatu zen erasoa. 13:30 aldera dei bat jaso zuten, eta jakinarazi zieten gizon batek eraso egin ziola emakume bati. Polizia bertara joan zen, eta, biekin hitz egin ostean eta emakumeak markak zituela ikusita, gizonezkoa atxilotu egin zuten.