Gizon bat atxilotu dute Frantzian, Iruñean adingabe bat bortxatzea leporatuta

32 urte ditu gizonezkoak; erasoa salatu zuen emakumeak, berriz, 16. Otsailean jazo zen, Iruñeko Txantrea auzoko etxebizitza batean.

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
aitor biain
2025eko apirilaren 12a
15:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Poliziak 32 urteko gizon bat atxilotu du, Iruñean adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Atxiloketa asteon egin dute, baina gaur eman dute horren berri. Erasoa otsailean gertatu zen, Iruñeko Txantrea auzoko etxebizitza batean. 16 urteko neska batek salatu zuen gizon batek bortxatu egin zuela. Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuen, erasoaren nondik norakoak argitzeko.

Gizona ihes eginda zegoen, eta Espainiako Poliziak hura bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen. Azkenean, Frantzian aurkitu dute gizona, eta atxilotu egin dute. Epailearen esku utzi dute gizonezkoa, eta hark erabakiko du Espainiako Poliziaren esku utziko duen, edo han espetxeratu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.