Gizon bat atxilotu dute Erandion haur pornografia delitu bat egotzita

Material informatikoa konfiskatu dio Ertzaintzak, eta edukia ikertzen ari dira. Atxilotuak aurrekariak ditu sexu abusu, exhibizionismo eta adin txikikoen kontrako jazarpenagatik.

Julen Otaegi Leonet.
2024ko otsailaren 4a
19:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu zuen ostiralean Erandion (Bizkaia), haur pornografiarekin lotutako delitu bat egotzita. Ondoren, Erandioko etxebizitza bat eta Bilboko lokal bat miatu zituzten, eta datuak biltegiratzeko material informatikoa eta gailuak konfiskatu; Ertzaintzaren Polizia Zientifikoa horietako edukia ikertzen ari da. Gainera, estupefazienteak ere topatu zituzten miaketetan.

Atxilotuak aurrekariak ditu sexu abusuagatik, exhibizionismoagatik eta adin txikikoen kontrako jazarpenagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.