Gizon bat atxilotu dute emazte bat Ziburuko eraikin batetik jausi ondoren

Oraino hil ala bizikoan da emazte bat, igandean Ziburuko eraikin batetik erori eta gero, 'Sud Ouest' egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizon bat atxiloaldian ezarria dute geroztik.

Indarkeria matxisten kontrako manifestaldia, Baionan, iazko azaroaren 25ean. PATXI BELTZAIZ
Indarkeria matxisten kontrako manifestaldia, Baionan, iazko azaroaren 25ean. PATXI BELTZAIZ
Iñaki Etxeleku.
2024ko apirilaren 15a
16:15
Entzun

Sud Ouest egunkariak argitaratu duenez, emazte bat larriki zauriturik da ospitalean, hil ala bizi, igandean Ziburuko eraikin batetik (Lapurdi) erori ondoan. Egunkari horrek dioenez, Baionako prokuradoretzak AFP agentziari baieztatu dio emakumearen bikotea atxilotu dutela geroztik, eta galdekatzen ari direla.

Sud Ouest-ek polizia iturri batzuk aipatzen ditu, bestalde, eta, horien arabera, gizona jadanik «begitan» zuten indarkeria matxistagatik. Erran dutenez, ikerketak abiatuak dituzte «zer gertatu den jakiteko».

Biktima 30 bat urtekoa dela ere jakinarazi dute, eta zauri larriak dituela, besteak beste gerrialdean. Medikuek koma artifizialean daukate, garuneko kalteetatik babesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.