Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian, sexu eraso bat egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, akusatua epailearen esku utzi dute gaur goizean.
Azaldu dutenez, emakume batek salaketa bat jarri zuen herenegun, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Akusatua identifikatzea lortu zuten, eta hura atxilotu. Diligentziak osatu eta gero utzi dute epailearen esku.