Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian, aparkaleku batean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

Bart lurrazpiko aparkaleku batean eraso egiteagatik atxilotu dute. Elkarretaratzera deitu du Donostiako Udalak erasoa salatzeko, biharko, 12:30ean, Alderdi Ederreko lorategian.

Erakundeetako ordezkariek iaz sexu erasoak salatzeko Donostiako udaletxearen aurrean egindako elkarretaratze bat. BERRIA
Erakundeetako ordezkariek iaz sexu erasoak salatzeko Donostiako udaletxearen aurrean egindako elkarretaratze bat. BERRIA
nerea intxausti
2024ko irailaren 5a
17:00
Entzun

Donostiako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur, Easo plazako aparkaleku batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasoa bart gertatu da, hiri erdialdean dagoen lurpeko aparkaleku batean. 

Biktimak azaldu duenez, erasotzailea hurreratu egin zen eta sexu erasoa egin zion; ondoren, ihes egin zuen. Donostiako Udaltzaingoak azaldu du biktimak berak eskatu ziela laguntza inguruan zeuden udaltzain batzuei. Osasun zentro batera eraman zuten jarraian. 

Poliziek akusatua identifikatu ahal izan dute, emakumeak emandako deskribapenari esker, eta gaur atxilotu dute, 11:00 aldera, bere etxean. Biktimak salaketa jarri du, eta akusatua Ertzaintzaren egoitzan dago orain.

Donostiako Udalak «erabateko irmotasunez» gaitzetsi du erasoa, eta biktimari «babesa eta elkartasuna» eskaini dizkio, adierazpen instituzional baten bidez. Elkarretaratzera ere deitu du biharko, 12:30ean, Alderdi Ederreko lorategian. Herritarrak deitu ditu bertan parte hartzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.