21 urte ditu ustezko erasotzaileak, eta Erandion (Bizkaia) atxilotu dute. Biktimak ertzainei azaldu dienez, astelehen goizetik astearte goizera bitartean etxean atxiki zuen gizonak, eta sexu erasoak egin zizkion, zauri arinak eragiteaz gain. Erietxean artatu dute emakumea.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, etxetik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta Ertzaintzari jakinarazi zion gertatutakoa. Poliziak gizonezkoa atxilotu zuen. Basauriko espetxeko presoa da gizona, eta hirugarren graduan dagoela-eta zegoen aske.