Gizon bat atxilotu dute Berriozarren, sexu eraso bat egiteagatik

Emakumea ospitalera eraman dute.

2024ko uztailaren 6a
13:00
Entzun

Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Berriozarren, emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Foruzaingoak 23:00ak aldera jaso zuen sexu erasoaren abisua. Emakumea Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten. 

Foruzaingoak guztira bederatzi gizon atxilotu ditu astelehenetik ostiralera bitartean indarkeria matxistagatik: horietatik lau tratu txarrak emateagatik, Cadreitan, Iruñean eta Orkoienen; bost atxilotu, berriz, urruntze aginduak urratzeagatik, Berriozarren, Iruñean, Lesakan eta Zizur Nagusian. Berriozarren, gizon bat identifikatu zuten «egoera txarrean» zegoen patinete batean ibiltzeagatik. Identifikatutakoan, ikusi zuten urruntze agindua urratzen ari zela, gizonarengandik babestutako emakume batengandik 300 metro baino gutxiagora zegoelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.