Sexu abusuak

Gizon bat atxilotu dute Arrueta-Sarrikotan, dozenaka adingaberi sexu abusuak egitea leporatuta

70 urteko gizona harrera familia gisa aritzen zen, haur eta nerabeekin. Behin-behinean preso sartu dute.

Baionako Auzitegia, artxiboko irudian. GUILLAUME FAUVEAU
2021eko apirilaren 3a
12:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Arrueta-Sarrikotako (Nafarroa Beherea) 70 urteko gizon bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak martxoaren 31n, eta berehala preso sartu zuten, «dozenaka» adingaberi erasotzeagatik, eta haiek bortxatzeagatik. France Bleu irratiaren arabera, harrera familia gisa aritzen zen, «zailtasunak dituzten gazteak aterpetzeko». Haurtzarorako Gizarte Laguntzaren (ASE) barruan egiten zuen lan hori.  

France Bleu irratiaren arabera, 80 bat biktima egin ditu gizonak, 2015etik honat. Frantziako Poliziak haren etxea miatu eta «argazki galgarriak» atzeman ditu. Gizonak egotzitakoa ukatu du, eta instrukzio epaile baten esku utzi dute afera. Anartean, behin-behinean kartzelatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.