Gizartearen erantzuna eskertu du elikagai bankuak

2019ko datuak gainditu dituzte Hegoaldean. 77.000 lagunen artean banatuko dute emaitza

Bilketa eguna, Basaurin. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Olatz Silva Rodrigo.
2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Azaroaren amaieran egin zuten Euskal Herriko elikagai bankuek bilketa handia, eta, oro har, pozik daude lortutako emaitzarekin. Hego Euskal Herrian jasotakoa 77.000 pertsonaren artean banatuko dute. Elikagai eta bestelakoez gain, herritarrek bonuak edota dirua emateko aukera izan dute.

Gipuzkoako Elikagai Bankuak adierazi duenez, pandemia aurreko datuetara ailegatu dira. Bilketa handian, 240 tona janari jaso dituzte. Horrez gain, 305.000 euro lortu dituzte bonutan, eta 85.000 euro dohainetan. Aurreko urteko datuekin alderatuta, %20 handitu da emaitza, eta Elikagai Bankuak gizartearen erantzuna eskertu du.

Bizkaiko Elikagai Bankuak ere balorazio positiboa egin du: 300.000 kilo janari bildu dituzte, eta beste 600.000 kilo bonutan. Euro bakoitzak kilo bat ordezkatuko du. Milioi bateko helburua zuten, eta ederki gerturatu dira: are gehiago, 2019ko datua gainditu dute.

Araban, berriz, 50.000 kilo janari jaso dituzte. Horrez gain, 75.000 euro lortu dituzte kontuan, eta beste 50.000 euro bonutan.

Nafarroan, 250.000 kilo inguru bildu dituzte, horietatik 172.000 euro kontuan, eta 70.000 euro bonutan.

Ipar Euskal Herrian, 110.000 kilo hartu dituzte, baina, iazko emaitzekin alderatuta, %7ko apaltzea izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.