Giza eskubideen urraketak ikertzeko laguntzak emanen ditu Nafarroako Gobernuak

70.000 euroko deialdi bat jarri du martxan. Ikerketa zentro eta erakunde sozialak aurkez daitezke deialdira.

Nafarroako Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiak egindako agerraldi bat, iaz. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko otsailaren 24a
15:05
Entzun

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritzak sustatuta, 70.000 euroko laguntza deialdi bat zabaldu du Nafarroan gertaturiko giza eskubideen urraketak ikertzeko. Giza eskubideen arloan lan egiten duten ikerketa zentroak eta erakunde sozialak aurkez daitezke deialdira.

Gobernuak jakinarazi duenez, ortziralean irekiko dute laguntzak eskatzeko epea, eta martxoaren 27an bukatuko da. Deialdiaren helburua Nafarroan gertatu izan diren edo gertatzen ari diren eta Nafarroatik kanpo bizi diren nafarrei eragiten dieten eskubide urraketei buruzko informazioa biltzea da. Nafarroako 2021 eta 2024 arteko I. Bizikidetza Plan Estrategikoaren barnean egin dute deialdia.

Ikerketa egiteko laguntza jasotzen dutenek publikoki agertu beharko dituzte lanaren emaitzak, herritarren eta instituzioen aitzinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.