Giza eskubideen aldeko taldeei 655.000 euro emango dizkiete
ERREDAKZIOA. Giza eskubideen eta bakearen alde lan egiten duten erakundeentzat 655.371 euro emango du aurten Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. Guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 74 elkarte eta gizarte mugimenduri emango die diru laguntza. Arantzazu Baketik fundazioak jasoko du aurten diru laguntza handiena: 42.630 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu