Euskal presoak

Gisasola, Abad eta Martinez euskal preso ohiak berriz epaitzeko agindu du Gorenak

1990ean Ignacio Perez Alvarez Espainiako polizia hil izana egotzita epaitu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta auzia preskribatuta zegoelakoan absolbitu zituzten, helegite baten ondoren. Manuel Marchena buru duen epaimahaiak epaiketa berriz egiteko agindu du.

Manuel Marchena, Auzitegi Goreneko epailea. MARISCAL / EFE
2022ko uztailaren 21a
11:50
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Carmen Gisasola, Oscar Abad eta Jose Ramon Martinez absolbitu zituen epai bat. ETAko kide ohiak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten, 1990ean Ignacio Perez Alvarez Espainiako Polizia hil izana egotzita, Galdakaon, Bizkaian. Zigorra ezarri zieten epai batean, baina, helegitea jarrita, bigarren instantzian auzia preskribatuta zegoela ebatzi eta hirurak absolbitu zituzten. Goreneko fiskalak, ordea, errekurtsoa jarri zion erabaki horri, eta Manuel Marchena buru duen epaimahaiak epaiketa berriz egin dadila agindu du, beste magistratu batzuekin. Gorenaren arabera, «preskripzioa ezartzean erratu egin zen auzitegia, aurrez auzitegi horrek ebatzitako zigorra aldatzeko justifikazio erabat ahulak emanda».

Marchenak agindu du epaiketa berriz egiteko, frogak baloratu eta sententzia emateko.

Ikusi gehiago:Iparragirrek eta Albisuk uko egin diote epailearen aurrean deklaratzeari

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.