Gipuzkoako Mendizale Federazioak eskatu du ez egiteko pistarik Aralarren

Abeltzaintza eredua aldatu beharra dagoela esan du, eta horri buruzko azterketarik gabe ez deus egiteko. Batzorde bat eratzea proposatu du

Pista berriak Aralarren, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU.
Erredakzioa
<i>Donostia</i>
2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
«Atzera-bueltarik ez duten ingurumen kalteak eragoztea» ezinbestekoa iruditzen zaio Gipuzkoako Mendizale Federazioari, eta, helburu hori gogoan, hitza hartu du Aralarren egin asmo dituzten pisten inguruan. Gogorarazi du parke naturala eta kontserbazio bereziko eremua izateagatik dagoela mendilerroa Europako Natura 2000 sarean, eta haren kudeaketaren helburua natur baliabideak babestea dela. Aralarkoabeltzaintza eredua aldatu beharra dagoen iritzia dute federazioan, eta inolako pistarik egin aurretik mendilerroko eredu horren gaineko hausnarketa egitea ezinbestekoa iruditzen zaie.

Gogoeta hori egiteko askotariko ikuspegiak aintzat hartuko dituen batzorde bat eratu behar dela uste dute federazioan, eta etorkizunerako ebatzikodiren erabakiek irizpide nagusi baten inguruan ardaztuta egon behar dutela: «Larreen produktibitatearen eta ganadu kopuruaren arteko oreka». Eztabaida iturri dira Aralarko pistak, bertan lan egiten duten abeltzainen garapen egokirako aski garrantzitsuak izango direla defendatzen dutelako aldekoek; kontrakoak, berriz, ingurumenean eragingo duten kaltearekin aski kezkatuta daude.

Landarlan ingurumen elkartean ere hizpide izan dute gaia, pisten egokitasuna auzitan jartzeko.Arazoaren muina azaltzeko, antxoaren kuota jarri dute adibide gisara. «Europako Batzordeak, zientzialarien azterketetan oinarrituz, Kantauri itsasoko arrantza kuotak ezartzen ditu. Arrantzaleak espezie baten kuotaren %100era iristen direnean, espeziearen arrantza amaitutzat jotzen da. Baina zer gertatuko litzateke urtero antxoa kuotaren %140 arrantzatuko balitz?». Aralarren antzeko zerbait gertatzen dela esan dute. «Azken azterketen arabera, Aralarko kuotaren %140 bazkatzen da. Abeltzain profesionalen aziendek%100 eramaten dute; hortik gorakoa abeltzain ez profesionalen kargura doa, hobby modura Aralarreraeramaten dituzten behor eta behiek jaten dute».Kontrol handiagoa eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.