Gipuzkoako Foru Aldundiak igandean hasiko ditu Gaintxurizketako behin-behineko pasabidearen lanak

Oinezkoek errepidea gainetik pasatzeko behin-behineko pasabide bat jarriko dute.

2025eko otsailaren 7a
20:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak igandeko 22:00etan hasiko ditu GI-636 errepidean Gaintxurizketan oinezkoek errepidea gainetik pasatzeko behin-behineko pasabide baten lanak. Inguru horretan istripu eta hildako asko izan dira —tartean oinezkoak—, eta bizilagunek segurtasun neurriak eskatu izan dituzte. 

2023ko urtarrilaren 5etik iazko abuztuaren 5era bitarte zazpi pertsona hil ziren Lezo eta Errenteria batzen dituen bidean, GI-636 errepidean. Horietatik bost auto eta moto istripuetan zendu ziren. Beste biak, oinez, errepidearen alde batetik bestera pasatzen ari zirela ibilgailu batek harrapatuta; izan ere, tarte horretan ez dago oinezkoentzako biderik, ezta alde batetik bestera pasatzeko zebra biderik ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.