Iñaki Igerategi euskal preso ohia suhiltzaile lanera itzuli ahalko da. Administrazioarekiko Gipuzkoako auzitegi batek ebatzi zuen suhiltzaile lanpostura itzultzeko eskubidea duela, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako inhabilitazioa ez dagokiolako postu horri. Gainera, epaitegiak azaldu zuen ez dagokiola diputazioari inhabilitazioa zehaztea. Gipuzkoako Foru Aldundiak aukera zuen helegitea jartzeko, baina Imanol Lasa bozeramaileak gaur baieztatu duenez, ez du horretarako asmorik. Halaxe eskatu zion LAB sindikatuak.
Sei urteko espetxe zigorra bete ondoren, bere suhiltzaile lanpostura itzultzea galdegin zuen Igerategik, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak "ukatu egin zion eskubide hori eta kalera bidali zuen", LAB sindikatuaren arabera: "EAJren erabakia politikoa zen, ez juridikoa".