Gipuzkoako Diputazioak Espainiako bandera foru jauregiaren eraikinaren «ohorezko leku» batean jarri beharko du. EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du martxoaren 12an emandako ebazpena. Auzitegiak bandera toki ikusgarriagoan jartzeko agindua eman zion aldundiari, ordura arteko kokalekuarekin bandera jartzeko legeari iruzur egiten zitzaiolakoan. Ez bazuen agindua betetzen isuna jar ziezaiokeela ohartarazi zion.
Ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu zuen diputazioak, baina ez du onartu epaileak. Ebazpenaren arabera, datozen egunetan birkokatu beharko du Espainiako bandera.