SOSLAIA. Nerea Isasi

Gipuzkoako Berdintasun zuzendaria

Isabel Jaurena.
2022ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Nerea Isasi izanen da Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari berria. Miren Elgarresta ordezkatuko du, Emakundeko zuzendari izendatu berri baitute. Eider Mendoza bozeramaileak jakinarazi du izendapena. Isasi Eibarkoa da (Gipuzkoa); Irakasle Ikasketetako diploma du, eta Psikopedagogiako lizentzia.

Hamabost urtez hezkuntza publikoan lan egin du, eta azkeneko zazpiak lanbide heziketan eman ditu. Berdintasunari buruzko goi maila ezartzen lagundu zuen Isasik, eta irakasle izan zen bertan. Mendozak erran du Isasirekin zuzendaritzak orain arteko bidean jarraituko duela, Gipuzkoan «lortutako aurrerapenak sendotuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.