DONOSTIA. Xabier Ezeizabarrena jeltzalea izango da Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente berria. Eider Mendoza alderdikidea aritu da orain arte ardura horretan, baina Gipuzkoako Aldundian kargua izango du Mendozak, eta ez du jarraituko postuan. Bozketan, EAJren, PSE-EEren eta PPren aldeko botoak jaso zituen Ezeizabarrenak —bera izan zen hautagai bakarra—, eta boto zuria eman zuten EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. PPk ez beste talde guztiek izango dute ordezkaritza mahaian.
Batzarkideei egindako lehen hitzaldian, Ezeizabarrenak esan du euskal herritarrei dagokiela euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea, demokrazia «zauriturik» dagoela, eta, hura indartzeko, «herrien eta estatuaren arteko harremana berdintasunean eta elkarren errespetuan» oinarritu behar dela.
Batzar Nagusietan EAJren bazkide den PSE-EEren eledun Denis Itxasok ez du hitzaldia gogoko izan, eta «kanpoan gezurrezko etsairik ez bilatzeko» eskatu dio Ezeizabarrenari.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatuta, Ezeizabarrena buru
EAJko batzarkideak hartu du Mendozaren lekukoa. Merino EH Bildukoa izango da lehen presidenteordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu