Gipuzkoak seme kutunaren titulua kendu dio Francori
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiko eledun Eider Mendozak atzo iragarri zuen bertan behera utzi dituztela 1939 eta 1975 bitartean emandako ohorezko hainbat titulu, «balio demokratikoekin» bat egiten ez dutelako. Besteak beste, Francisco Franco diktadorea Gipuzkoako seme kutun eta foru aldundiko ohorezko presidente izendatua izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu