Gimenok aldaketak nahi ditu hezkuntza kalitatea hobetzeko

2020ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok «aldaketak» ezarri nahi ditu hezkuntza sisteman. Atzo iragarri zuen «kalitatea, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna» bermatuko dituen araudi berri bat sustatuko duela, «etekin akademikoa ikaslearen esfortzu eta gaitasunaren araberakoa izan dadin, eta ez haren testuinguru sozialari, ekonomikoari edo familiarenari lotua». Hezkuntza kontseilariak legebiltzarrean egin zituen adierazpenok, PISA txostenaren emaitzak aurkezteko saioan. Txosten horren arabera, Espainiako Estatuko erkidegoetan lehena da Nafarroa matematikako gaitasunari dagokionez (503 puntu), eta seigarrena, berriz, zientzian (492 puntu). Halere, ebaluazioaren emaitzak 2015ekoak baino kaskarragoak dira bi alorretan.

Gimeno «oso pozik» azaldu zen PISAren txostenarekin, eta nabarmendu zuen «gaitasunen oinarrizko maila gainditzen duten ikasleen portzentajerik altuenetako bat duela Nafarroak», Espainiako eta Europako batezbestekoaren gainetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.