Gimenok 0-3 plataformari eskatu dio greba bertan behera uzteko

joxerra senar
Iruñea
2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hilabete eta erdi, 46 egun, daramate Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek greban. Atzo, Carlos Gimenok 0-3 plataformari eskatu zion greba bertan behera uzteko.Hezkuntza kontseilariaren arabera, Nafarroako Gobernuak egin dien proposamena abiapuntu egokia da negoziatzeko, eta, aurrera eginez gero, 0 eta 3 urte artekoen haur eskolen aurrekontua %27 handituko litzateke legealdi hasieratik gaurdaino. Haren esanetan, akordio hori «irailean» sar daiteke indarrean, «Nafarroako Gobernuak bermatzen baitu finantzaketa».

Gimenoren arabera, grebalariek kontuan hartu beharko lukete Nafarroako Gobernuak egin duen esfortzua. «Greba bertan behera uztea lagungarria izango litzateke lanerako, komunikaziorako eta adostasuna lortzeko». Haren irudiko, aurrekontu igoera «nabarmena» da, eta esfortzu handia egin du gobernuak: «Aintzat hartzen du orain geure gain har dezakeguna».

Kontseilariak gogoratu du 20.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten familiei doakotasuna ziurtatu diela 0 eta 3 urte arteko zikloan. Era berean, udalei puntu bat jaitsi diete haur eskolen finantzaketan egin beharreko ekarpenaren ehunekoa, %24raino. Gainera, aurki Gizarte Eskubideen menpeko haur eskolak Hezkuntza Departamentuaren egituraren barruan sartuko dira lehen aldiz. Era berean, haur hezkuntzako curriculum berrian sartuko litzateke 0-3 zikloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.