Ertzaintzak 55.617 alkohol proba egin zituen iaz guztira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: horietatik 1.968 kasutan gidariek emaitza positiboa eman zuten, hau da, %3,53k. 2023an baino puntu erdi gutxiago da —portzentajea %4 izan zen orduan—. Batezbestekoak kalkulatuz gero, iaz egunean 152 alkohol proba egin zituzten, eta bost gidari zigortu positibo emateagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren datuen arabera.
Alkohol proba guztietatik 8.309 istripuak gertatu eta gero egin zituzten: 7.829 gidarik (%94) emaitza negatiboa eman zuten, 403k positiboa (%4,8) eta 77 gidarik uko egin zioten proba egiteari edo ezinezkoa izan zen haiei proba egitea.