ingurumena

GHK-k dio Arkaitzerrekako isuriaren iturria ez dela Zubietako erraustegia

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu du «laginak aztertzen» ari dela eta «emaitza eta jatorria jakin bezain laster» jakinaraziko dituztela.

Zubietako errustegiaren ondoko erreka, atzo. ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MUGIMENDUA
jon olano
2022ko uztailaren 14a
11:59
Entzun

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak atzo salatu zuenez, Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitzerreka ibaira gai kutsagarriak isuri zituzten. Bideo batean ikus zitekeen ura zikin doala, eta aparra ere ateratzen dela. Haatik, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu du ez dela isurketarik egon errauste plantan.

Ohar batean, azaldu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa «laginak aztertzen» ari dela eta «emaitza eta jatorria jakin bezain laster» jakinaraziko dituztela.

Gaur ere isuriak bere hartan dirauela jakinarazi du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, sare sozialetan zabaldutako bideo batean.

Arkaitzerrekan isuriak egon izan dira aurretik ere. Esaterako, 2020ko maiatzean amoniakoa isuri zuten ibaira, eta, Guardia Zibilak auzia ikertuta, ondorioztatu zuen arrainetan kloroalkanoen kantitate handiak aurkitu zituztela, eta horiek oso osagai toxikoak direla. Horren harira, Cesar Gimeno Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko zuzendaria inputatu zuen Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.