Paco Etxeberria auzi medikua Jaurlaritzaren eskaeraz torturari buruzko txostena egiten ari da, eta han, egiazkotasun osoa ematen die hainbat tortura salaketei. Sinesgarritasuna ematen dien kasuetatik 300dik gora Ertzaintzaren kontrakoak dira. Txostenari buruz galdetuta, egin duen aurreneko lana txostenari zilegitasuna kentzea izan da: "Txostena amaitu gabe dago. Lehen informazioak bakarrik dira, eta ez dakigu informazio horiekin zein jokaera izan den. Hori jakin beharko dugu ondorioetara iritsi aurretik".
Berak argi dauka, Etxeberria ez da ondo ari. Izan ere, Ertzaintzak ez du "inoiz" torturatu, "behin ere ez", "ziur nago".
Bere arabera, Ertzaintza sortu zenetik, "egunero-egunero" zaindu dute halakorik ez gertatzea: "Hasi ginenetik argi genuen horrelakorik ez genuela behin ere egin nahi". Bi aldiz esan du berak badakiela zer gertatu den 35 urtean: "Jokaera beti izan da garbia".