Gernika-Lumoko Udalak Gerry Adams sarituko du aurten, Gernika Bakearen eta Adiskidetzearen Alde sariarekin, atzo udal horrek prentsa ohar baten bidez adierazi zuenez.
Irlandako Sinn Fein alderdi errepublikanoko lehendakarieta Dublingo Parlamentuko di-putatuari Irlandako bake pro-zesuan egindako lana aitortu nahi diote sari horren bitartez, prentsa oharren gaineratu dutenez.
Adams (Belfast, 1948) 1998an Stormonteko bake akordioen edo Ostiral Santuko akordioak deritzen izenpetzaileetako bat izan zen, eta akordio horiek ekarri zituzten hamar urte lehenagoko elkarrizketetan parte hartu zuen. Adamsek SDLPko orduko buru John Humerekin elkarrizke- tak hasi zituen 1988an, eta Irlandako iparraldeko gatazka amaitzeko hazia ernatu zen orduan. Gerora etorri zen Londres eta Dublinen arteko akordioa, Adamsen eta Humeren lanaren ondorioz, eta, azkenik, 1998ko Ostiral Santuko akordioak, 2007. urtera arte iraun zuen prozesuaren barruan. Politikari ezaguna da Euskal Herrian, hainbatetan etorri baita ezker abertzaleak gonbidatuta.
Bonbardaketaren egunean
Apirilaren 26an emango diote saria Gerry Adamsi; hain zuzen ere, Gernika 1937an bonbardatu zuten egunaren urteurrenean. Adamsi bezala, beren jarduna saritu diete aurreko urteetan Adolfo Perez Esquiveli, Petra Kellyri, Dekha Ibrahim Abdiri, Mila Emakume eta Bakearen Nobel sari bat 2005 ekimenari eta Mayors for Peace (Bakearen aldeko Alkateak) elkarteari.
Gerry Adamsek jasoko du aurtengo Gernikako Bake eta Adiskidetze Saria
Irlandako gatazka konpontzeko betetako lana saritu nahi diote Sinn Feineko buruzagiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu