Luxi Detxart. Bizi talde ekologistako kidea

«Geroz eta gazte gehiago ari dira mugimendu ekologistara hurbiltzen»

BERRIA.
jone arruabarrena
2022ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Aitaren bidez sartu zen Luxi Detxart (Baiona, 1990) Bizi Ipar Euskal Herriko talde ekologistan. Atzerrira joan zen bizitzera gero, baina naturaren aldeko aldarria gainean eraman du beti. Orain, Bizin dabil berriro.

Nola gogoratzen dituzu Bizin eman zenituen lehen pausoak?

Bizi taldearen ordezkaritza bat joan zen 2009an Kopenhagen egin zen Klima Aldaketari buruzko Konferentziara, eta ni ere hara joan nintzen.

Orduz geroztik ibili zara Bizi elkartean?

Ez, ikasketak bukatu nituenean Zeelanda Berrira joan nintzen bizitzera, eta han inoiz baino gehiago jabetu nintzen nire ohiturak aldatu behar nituela ama lurra babesteko. Esaterako, hegazkinean bidaiatzen nuen handik hona, eta ohartu nintzen horrek zeukan inpaktuaz. Hara bueltatu nahiko nuke etorkizunean, baina argi daukat ez dudala hegazkinik gehiago erabiliko, eta beste bide batzuetatik joango naizela.

Zer funtzio dauka Bizi elkarteak gaur egun?

Ekintza ugari egiten ditugu klima borrokaren alde, jendea sentsibilizatzeko... Hainbat talde dauzkagu, eta garraioa, ekofeminismoa, etxebizitza eta halako gaiak lantzen ditugu. Bestalde, garrantzi berezia ematen diogu hautetsiei ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartarazteari.

Zer lotura daukate Ipar Euskal Herriko gazteek ekologiarekin?

Bizi taldean azken aldian geroz eta gazte gehiago sartzen ari dira, eta geroz eta gazteagoak. Beste hainbat ekintza ere egin dituzte, eta Bizik sostengatu izan ditu. Adibidez, Baionako lizeoan elkarretaratzeak egin zituzten Fridays for Future dinamikaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.