Udal eta foru hauteskundeak. Nafarroa

Geroa Bai: «Ez dago zerga arloko infernurik»

2023ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
IRUÑEA. UPNk salatu du duela zortzi urte boterea galdu zuenetik Nafarroak lehiakortasuna galdu duela zergetan, eta inbertsioak uxatuz «infernu» bihurtu dela. Mezu horri aurre egin zion atzo Geroa Baik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egoitzaren aurrean: «Nafarroa ez da eskuinak dioen zerga infernu hori». Mikel Asiain Geroa Baiko ordezkariaren arabera, legealdian 3.000 milioi euroko inbertsioak iragarri dira. «Iaz soilik, 796 milioi euroko atzerriko inbertsioa erakarri zuen; 2020 eta 2022 artean estatua eta euroaren eremua baino gehiago hazi da, eta 2018tik 3.479 enpresa sortu dira».

Aurrera begira Hitzarmen Ekonomikoa «sendotu» behar dela deritzo, autogobernuaren zutarria delako. «Nafarroak zuzeneko zergak eta aldez aurretik estatuarekin hitzartu gabeko zeharkako zergak arautzeko eskumena duela argi eta garbi geratu behar du, eta Ekofinen bileretara independenteanbat egiteko eskubidea eskatu behar dugu».

Zerga arloko araudiak«jarduera ekonomikoa, berrikuntza eta kalitatezko enplegua» sustatu behar dituela aldarrikatu du Asiainek, «egungoari eusteko eta enpresa berriak erakartzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.